Nire izena Etxahun da eta bateria edo honekin zeirukisa duen oro maite dut. 2012 urteaz geroztik hainbat proiektu eta talderekin lanean dihardut zuzeneko eta estudioko musikari gisa.
Ekimen honen bidez bere proiektuarentzat bateriak behar dituen musikari edo ekoizlea laguntzea dut helburu, bai eta arrazoi desberdinen ondorioz zuzenekoan edo grabaketa estudioan jo ezin duen bateria-jolea ordezkatzea ere.
Bestalde, edozein material bateristikoren inguruko aholkularitza eta konponketa zerbitzuak eskaintzen ditut, instrumentu eder hau ikasi nahi duen hasiberri edo erdi-mailako pertsonentzat bateria klaseak emateaz gain.










